“HAIZETARA 2025” FANFARRE, BANDA ETA KALEKO MUSIKA LEHIAKETAREN 18. EDIZIORAKO DEIALDIA.

 

Xedea

Amorebieta-etxanoko udalak antolatutako lehiaketa da “Haizetara” fanfarre, banda eta kaleko musika lehiaketa.

Kaleko musika, banden eta fanfarreen sorrera sustatzea eta eremu lokala gainditzen duen ekintza kulturala antolatzea da ekimen honen xedea. Honen bidez lortu nahi den helburua da Amorebieta-Etxano musika-erreferentea bilakatzea eta, beraren bidez, kaleko musikariek munduko beste toki batzuetan kaleko musika-korronteei dagokienez gertatzen ari diren joera berritzailerik bistara ditzaten.

Lehiaketaren kokalekua eta datak

2025ko ekainaren 20an, 21ean eta 22an ospatuko da Haizetara lehiaketa/jaialdia, Amorebieta-Etxano udalerrian.

Partaideak. Izen ematea eta hautaketa

Haizetara 2025ean parte hartu ahal izango dute, kaleko musika ikuskizunak garatzen dituzten musika talde guztiak, izena ematen badute eta antolatzaileek aukeratzen badituzte.

Izena emateko epea 2025ko otsailaren 16ra bitartekoa izango da. Horretarako, www.haizetara.eus web orrian izena eman beharko dute.

Kultura arloko teknikariek hautatuko dituzte talde parte-hartzaileak, izena eman duten taldeek helarazten duten ikus-entzunezko eta soinuzko materiala eta curriculuma aintzat hartuta, beti ere irizpide hauek jarraituz:

-Proposamenen kalitate artistikoa

-Musika-estiloen aniztasuna

-Jatorrien aniztasuna

Argitalpena

Haizetara jaialdiaren web orrian argitaratuko da talde zerrenda, 2025eko apirilean.

Izena eman duten talde guztiei epaimahaiaren erabakiaren eta parte hartu duten taldeen zerrenda ofizialaren berri emango zaie, hautatuak izan ala ez.

 Parte-hartzaileen betebeharrak

Hautatuak diren taldeek gutxieneko lau emanaldi eskaini beharko dute gutxienez lehiaketaren hiru egunetan: ostiralean bat, larunbatean bi eta igande goizean beste bat. Lehiaketaren antolatzaileek erabakiko dute emanaldien lekuak eta orduak zein diren.

Ostiralean, ekainak 20, arratsaldeko 19:00etan, Zelaieta parkean gauzatuko den taldeen aurkezpen ofizialerako ekitaldiak emango dio hasiera jaialdiari, eta amaiera, berriz, igandean, ekainak 22, eguerdiko 13:00etan izango den sari-banaketak. Taldeek ezinbestean bertaratu beharko dute ekitaldi bi horietara.

Materiala

Emanaldietarako beharrezkoa den materiala parte hartzen duten taldeen ardurapekoa izango da.

Antolatzaileen betebeharrak

Antolatzaileek ostatua (ekainaren 19an, 20an eta 21ean edo ekainaren 20an, 21ean eta 22an), bazkaria (ekainaren 21ean) eta afariak (ekainaren 20an eta 21ean) eskainiko dizkiete parte hartzen duten taldeei.

Talde bakoitzaren musikarien gehi laguntzaile baten gastuak estaliko dira.

Parte hartzen duten taldeek, 5.000€-ko katxea jasoko dute lehiaketan parte hartzeagatik (zerga guztiak barne. Zergetatik salbuetsita dauden entitateak direnean, agiri bidez egiaztatu beharko dute). Musikari kopurua seitik beherakoa bada, edo Amorebieta-Etxanotik 300 km baino gutxiagora dauden herrietakoak badira, 2.500 € jasoko dute guztira (zerga guztiak barne. Zergetatik salbuetsita dauden entitateak direnean, agiri bidez egiaztatu beharko dute).

Inguruabar bereziak gertatuz gero, aurreko atalean ezarri diren kopuruak ez beste batzuk adostu ahalko dituzte lehiaketaren antolatzaileek hautatzen diren taldeetakoren batzuekin.

Sariak

Ondorengo sariak ezarri dira:

LEHIAKETAKO BANDARIK ONENARENTZAKO SARIA, Amorebieta-Etxanoko Alkateak honetarako urtero izendatuko duen epaimahaiaren erabakiaren araberakoa. Zuzkidura: 15.000 €.

PUBLIKOAREN SARIA. Lehiaketak dirauen artean gauzatuko den bozketa herrikoiaren bidez erabakiko da.  Zuzkidura: 4.000 €.

**Epaimahaiaren saria eta publikoarena talde berberarentzat badira, publikoaren saria bigarren boto-kopururik handiena daukan taldeari emango zaio.

– Jaialdian gailentzen den INSTRUMENTU-JOLEARENTZAKO SARIA. Epaimahaiak erabakiko du sari hau. Zuzkidura: 1.000 €.

Epaimahaiaren Sari Berezia. Izango da, halaber, bere ezaugarriak direla eta, lehiaketan gailendu den bandari beste sari bat ematerik. Epaimahaiaren Sari Berezi hau, saritzen den taldeari kontratazio bat (katxea) eskaintzan datza.

*** Agertzen diren kantitateak garbiak dira (zerga guztiak aplikatuta)

Epaimahaia

Musikaren eta eszena-arteen alorretan izen handia duten profesionalen artean hautatuko da epaimahaia, eta Amorebieta-Etxanoko Alkateak izendatuko du.

Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da.

Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da.

2025, HAIZETARA edizio berezia: SOCIEDAD DEPORTIVA AMOREBIETA (SDA).
2025. urtean zehar elkarte honen 100 urteak ospatzen dira eta horregatik, Haizetara jaialdiaren barruan ere aintzatespena eman nahi diegu.
Horregatik, lehiaketan parte hartzen duten taldeei gonbidapena egiten zaie SDAren ereserkiaren bertsio propioa egin dezaten, horrela SDAri jaialdian zehar ikusgarritasuna emanez.
SDAk lehiaketa berezi bat proposatzen die parte hartzen duten taldeei, 1.000 euroko sari batekin, Amorebieta Kirol Elkartearen ereserkiaren bertsiorik onena interpretatzen duen taldeari. Abesti maitatua da, eta Amorebieta-Etxanoko herriaren iruditeria kolektiboan errotuta dago. Zalantzarik gabe, doinu zahar hori instrumentu berrietan, ahots berrietan eta beste herri eta nazio batzuetatik datozen erritmo berrietan entzungo du.
Lehiaketa paralelo honetan parte hartu nahi duten taldeek izena emateko orrian adierazi beharko dute.