DE PEDRO FOTOGRAFOS. Herriko plazan, ekainaren 24tik uztailaren 11ra.

Haizetara den modukoa izateko, urtero sektore, adin eta era guztietako pertsonek parte hartzen dute. Haizetara 2021 jaialdian horiek guztiak presente egon daitezen eta euren lana eta interesa eskertzeko HAIZETARA GU GARA! erakusketa aurkezten dugu.

Mundu guztia argazkiren batekin identifikatuta sentitzea eta, nolabait, dena normaltasunera itzuliko dela gogoraraztea dugu helburu erakusketa honekin.

Horrela, Herriko plazan kokatuta, Alex eta Jesús De Pedroren 10 argazkietan, herriko ostalariak, umeak, beste urteetako gune gastronomikoak, pertsona nagusiak, dendariak, aurreko urteetako taldeen begiraleak, herriko musikariak, taldeak afaltzen gonbidatzen dituzten txokoetako kideak eta AIDAEko lagunak, beste urte batzuetan programarekin kolaboratu dutenak, agertuko dira, zornotzar guztien ordezkari.