ZORNOTZA ARETOA
Ekainak 25 Ostirala 16:30/20:00
SATISFACSHOW (Catalunya)
Orain haizeak jotzen ari dira!! Antzerki ikuskizun unibertsala, musika, keinu eta umorezko antzerkiarekin. Fanfarria bat, munduan zehar beren bertsio eta estiloekin bidaiatzen duten bost kaleko musikari.
Bidaia “existentzial” honek beste formatu batzuetatik pasatzera eramaten ditu musikariak, bilakaera naturalaren ondorioz, ez aurrez pentsatua: musika klasikoa, jazza, popa, rocka eta funka.
Eta gainera 22:00etatik aurrera kontzertu hau ONLINE nahieran.
Ekainak 26 Larunbata 12:30/20:00
BALKAN PARADISE (Catalunya)
Haizea, perkusioa, alaitasuna, energia eta balkaniar tradizioarekiko grina gainditzen dituen ikuskizuna. Balkan Paradise Orchestra, genero hau mundu osoko erritmoak dituen melodia tradizionalen benetako elixir bihurtzeko gai diren hamaika emakume dira egungo musika panoraman etorkizun handieneko taldea osatuz.
Haizetara lehiaketaren irabazleak izan ziren 2017. urtean.
Eta gainera 22:00etatik aurrera kontzertu hau ONLINE nahieran.
Ekainak 27 Igandea 12:30/20:00
WONDER BRASS BAND (France)
Musikari hauek, ibilbide ezohikoak bezain ezberdinak dituztenak, topo egiten dute elkarrekin eta bata bestearengan dute eragina, funk kutsu atseginekin, jazz errepertorio eklektikoa, latinoa, sortzeko.
Denboran zehar, umorea eta erritmo neurrigabeak, ukitu femeninoa dutenak, konponketa originalen eta konposizio pertsonal, txantxazale eta inspiratuen bidez gailentzen dira.
Eta gainera 22:00etatik aurrera kontzertu hau ONLINE nahieran.
AMOREBIETA IV FRONTOIA
Ekainak 25 Ostirala 16:30/20:00
RADIO KAIZMAN (France)
New Orleanseko musika irakinaren, Rockaren neurri psikodelikoen eta hip-hoparen pitzaduraren artean kokatua.
Radio Kaizmanek, bere bi ahotsek gidatua, trantze ezezagun batean sartuko zaitu. Riff ultra-beroak, bateria hipnotikoa, mozketa kementsuak eta flowa.
Bandak eta hip-hopa istorio bakar batera eramatea da taldearen errezeta.
Eta gainera 22:00etatik aurrera kontzertu hau ONLINE nahieran.
Ekainak 26 Larunbata 12:30/20:00
ARTISTAS DEL GREMIO (Aragón)
Artistas del Gremio Ejea de los Caballeroseko (Zaragoza) txaranga da, 2004-2005 artean sortua eta haize eta perkusio instrumentuz osatua. Biharamuneko ajean, umorean eta interakzioan oinarritutako estilo jatorraren bidez, estatu mailan txaranga ezagunenetako bat eta agertokietan ikus daitekeen talde berezienetako bat bihurtu dira.
Eta gainera 22:00etatik aurrera kontzertu hau ONLINE nahieran.
Ekainak 27 Igandea 12:30/20:00
BRASS CORP (Portugal)
8 musikari gaztek osatzen dute taldea. Gehienek musika klasikoa ikasi dute eta Rock musika maite dute. Horregatik, azken hamarkadako rock taldeen abestiak jotzen dituzte, Muse, Red Hot Chili Peppers, Queens of the Stone Age, Franz Ferdinand, Florence + Machine, besteak beste.
Eta gainera 22:00etatik aurrera kontzertu hau ONLINE nahieran.
ZELAIETAKO KONTZERTU GELA
Ekainak 24 Osteguna 19:00
KLARINETEA ETA JAZZA (Euskadi)
Jazzaren historia klarinetearen ildotik
Formazioa: Klarinetea, pianoa, kontrabaxua eta bateria-bibrafonoa (Jou Gonzalez, Mikel Nuñez, Alberto Madrid, Iñaki Jaio)
Ekainak 25 Ostirala 19:00
BOTXO BOOGIES (Euskadi)
Swing eta Blues-a
Formazioa: Ahotsa-baxua, Saxoa, gitarra eta bateria (Edu Basterra, Jou González, Carlos Velasco Iñaki Jaio)
Ekainak 26 Larunbata 19:00
SAGI QUINTET (Euskadi)
Hard-Bop tankerako Jazz kontzertua.
Rubén Salvador (tronpeta), Jou González saxoa, Marcos Salcines (pianoa), Ander García (kontrabaxua) eta Carlos Sagi (bateria)